ZER LORTU NAHI DUGU?
Ibilbide profesionalean ezagutza zirkularra sustatzen duen belaunaldien arteko ekosistema bat sortu nahi da, lanbide aukeraketa edota lanbide txertaketako prozesuan dauden pertsonentzat inspirazio iturri izan dadin.
Honez gain, jakintza hori balioan jartzeaz gain, balioen transmisioa ere piztu nahi da ezagutzaren transferentziaren bidez.
NOLA LORTUKO DUGU?
Proiektua sarearen ikuspegitik ezartzen da, eragile komunitarioak dinamizatuz eta lankidetzan arituz. Beste eragile batzuekin lankidetzan arituko gara, denboran iraunkortasuna izan dezaten.
Prototipoak bizirik jarrai dezan, ikastetxeekin landuko da jarduera orientazio zerbitzuetan txertatzea eta pertsona erreferenteak bilatzea haien kontaktuen bidez.
ZER EKAR DIEZAGUKE?
Proiektu honen bidez, Gipuzkoako lan egiteko adinean dauden baina etapa honen hasieran edo amaieran daudenei ahotsa emango zaie hauen esperientziei balioa emanez.
Modu honetara, esperientzia gehien dutenen testigantzak denboran galdu beharrean, belaunaldien arteko ezagutza sare batean sartuko dira.